XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metodo honetan tentsio ezezaguna elkarren ondoko bi pausutan determinatzen da (ikus II.32. irudia).

Lehenengo pausuan arrapala-sorgailuak neurtu behar den voltairen proportzionala den malda sortzen du, T=1/sarearen maiztasuna denbora-tartean.

Malda hori sarrerako voltaiaren integrazioz sortzen da, eta prozedura kondentsadore bat kargatzean datza, anplifikadore operazional baten bidez, voltaia horren proportzionala den abiadura batez.

T denboraren amaieran, konmutadoreak erreferentzi voltaia aurkezten dio sorgailuari, eta kondentsadorea abiadura konstantez deskargatzen da, sarrerako tentsioen proportzionalak diren denboretan zerora iritsiz.

Honelatan, irudian ageri denez, tsub1 ? Vsub1, tsub2 ? Vsub2, eta abar.

Metodoaren doitasunak honako ezaugarri hauen menpekotasuna du:


- Konmutadorea: sarrerako tentsioa / erreferentziakoa
- Anplifikadore operazionala eta kargatu behar den kondentsadorea
- Konparagailua
- Erreferentzi voltaia

Dena den, voltimetroaren sentikortasuna eta bereizmena alde batetik eta egonkortasuna eta doitasuna bestetik oso handiak egin daitezkeen arren (bereizmeneko 7 digitutaraino, 100nV-tako sentikortasuna, miloiko zenbait partetako doitasuna,...), neurketako abiadura ez da oso handia, sarearen maiztasunaren erdira mugaturik baitago.

II.14.2.2. Multimetro digitalak:

A/D bihurgailuaren eta sarrerako zirkuituen serie baten (tentsio-zatigailuak, shuntak) konbinazioz, multimetro digitala (DMM) egin daiteke, beraren bidez voltaia eta korrontearen intentsitatea neurtzeko, bai korronte jarraian, bai korronte alternoan (aldez aurreko artezketarekin), eta bai erresistentzia neurtzeko ere, honetarako aparatuaren barnean sarturik dagoen korronte konstanteko iturria erabiliz.

Voltimetro gisa, beraren sarrerako inpedantzia oso handia da (10MO edo 100MO eta 1GO-tara irits daiteke) eta eskala guztietan konstantea da.

Amperemetroa voltimetrotik abiaturik eraikitzen da, erresistore ezagun baten tentsio-erorketa neurtuz, eta 1nA-tako sentikortasuneraino irits daiteke, 1kO-etako erresistore batez.

Erresistentzi neurgailu gisa, 1mA-takoa edo txikiagoa den korrontea erabiltzen du, 1mO-etako ordenako bereizmenaz.

Tresna hauetako askok mikroprozesadore bat daukate barnean, beronek kalibrazio automatikoa egiten duelarik, eta halaber, eskala-aldaketa eta zenbait funtzio matematiko ere, hala nola, erreferentzi balioen kendura (Offset), neurketa erlatiboak, neurketen batezbestekoa, eta abar.

II.14.3. Osziloskopio digitalak

A/D bihurgailu bizkorren garapenaren eta memoria-zirkuitu digitalen merketzearen ondorioz, memoriadun osziloskopio digitalak gero eta erabiliagoak dira.